Bezeroaren arreta: 943 426 767

Cast. | Eusk.

Innobazioa

2D BISTARATZAILEA

Teknologia digitalarekin egindako 2D miaketek kalitate handiko irudiak eskaintzen dituzte, erradiazio maila txikienarekin. Teknologia hori funtsezkoa da diagnostiko egokia egiteko. Sistemak berezkoak dituen bistaratzaile aurreratuen aplikazioak hasierako diagnostikoan ezin baliotsuagoak diren neurketak, tratamenduen simulazioak eta abar egiteko aukera ematen du.


Comparte

HORTZETAKO ESKANERRA

Eeskanerrak (sorta konikoko eskanerrak) diagnosirako kalitate handiko irudiak modu azkar (5-15 segundo artean) eta erosoan (pazientea eserita eta klaustrofobiarik sentitu gabe) eta ohiko eskaner medikoekin alderatuta nabarmen murriztutako erradiazio mailarekin (% 90 arte) eskuratzeko aukera ematen du. Tresna horrek interes izugarria du hezurretako prozedura kirurgikoen diagnostikorako eta planifikaziorako: inplantologia, kirurgia ortognatikoa, hezur barneko lesio kistikoak, beheko hortz-nerbioaren inguruko judizioko haginak eta abar.


Comparte

INPLANTEEN AZTERKETARAKO SOFTWARE AURRERATUA

Eskanerrarekin DICOM hizkuntzan lortutako irudiak Simplant bistaratzailerako prozesatzen dira bereziki eta, horrela, kasua hiru dimentsiotan ikus dezakegu inplante oseointegratuak jartzeko prozedura kirurgikoa erabat planifikatzeko. Planifikazioari esker, planifikatutako ebakuntza kirurgikoa zehaztasunez bideratu dezaketen ferula kirurgikoak egin daitezke. Inplantologia modu horretan diagnostikatzeak eta planifikatzeak lortu nahi den tratamenduaren arrakastarako segurtasun handiagoa eskaintzen du.


Comparte

Pl. Centenario 1, 20006 DONOSTIA - SAN SEBASTIAN (Gipuzkoa) - recepcion@klinikamaxilaris.com - T. 943 426 767 - N°RPS 58/17

©2020 Klinika Maxilaris | Diseinu eta web programazioa by 375estudio